Hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta hauek ehun urtean zehar izan duten bilakaera
- Eguna: abenduak 1, igandea
- - Lekua: Basteroko ekitaldi aretoan (beheko aretoa)
- - Ordua: 12:00
- - Hizlaria: Ane Albisu. Tradiziozko jantzietan aditua, “Ikerfolkeko” partaidea eta “Atondu” liburuaren egilea.
- - Sarrera mugatuak izango dira eta Basteroko sarreran banatuko dira ordu erdi lehenago. Pertsona bakoitzeko sarrera bat banatuko da.
Saio honek irauten duen ordu eta erdian zehar azalduko da zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta hauek ehun urtean zehar izan duten bilakaera.
NORK erabiltzen dituen eta ZER, NOIZ, NON eta batez ere NOLA janzten garen, hausnartzeko balio izango du.
Bertan bilduko dira gure Ikastolan Atondu proiektuan parte hartu duten hainbat pertsona, jantziak soinean, ikusleentzat eredu bizi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina