13/12/4

EGITARAUA

Hona Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko prestatu dugun jardueren egitaraua.
Azaroaren 12an hasiko dira jarduerak eta abenduaren 3an, Xabier Egunarekin (Euskararen eta Ikastolen eguna) amaituko dira ospakizunak.

AZAROAK 12
25. urteurrenean jarritako eskulturaren lekualdatzea.


AZAROAK 15
Bertso afaria, Zumeatarra elkartean.


AZAROAK 17
Mendi martxa, Belkoain magaletik Aduna aldera: Argitxoren buzoia.


AZAROAK 23
Omenaldi-ekitaldia, Basteron. 
50 urte, Ikastolaren izana eta ikastolakide izandakoak oroituz.

AZAROAK 29
Xabier Egun bezperetako Batzorkide ohien afaria, San Estebanen.


AZAROAK 30
Euskararen eguna: goizean kalean eta Zumea Plazan,  arratsaldez Ikastolan.


ABENDUAK 1
Atondu hitzaldia, Bastero Ekitaldi Aretoan: euskal jantzi tradizionala XXI mendean


ABENDUAK 2
Atondu tailera, Ikastolan


ABENDUAK 3
Xabier Eguna Ikastolan


50 URTEAK IKASGELETARA

Hiru aste horietan zehar gela guztietan Ikastolaren  50 urte horiek gogoan izango dituzten ekintza bereziak burutuko dira ikasgeletan:
  • Ikastolako historiaren txoko txuria
  • Lekukoen kontakizunak ikasgeletan
  • Kidetzeak
  • Argazkiak ikusi
  • Apaingarriak prestatu
  • Abesti zaharrak ikasi…

13/12/3

XABIER EGUNA

  • Eguna: abenduak 3, asteartea
  • Ikasleekin Xabier Eguna ospatuko da ikastolan









EGITARAUA
 HAUR HEZKUNTZA
---
2 URTEKOAK
GOIZEZ: Sarrera 09:30ean
ANTZERKIA eta HAMAIKETAKOA
3, 4 eta 5 URTEKOAK
GOIZEZ: Sarrera 09:30ean
ANTZERKIA eta JOLASAK
---
ARRATSALDEZ:
DANTZALDIA (aukeran)
ARRATSALDEZ:
DANTZALDIA eta MERIENDA
---
 LEHEN HEZKUNTZA
---
1. eta 2. MAILA
GOIZEZ: Sarrera 09:30ean
ALTXORRAREN BILA,
ANTZERKIA, JOLASAK
ARRATSALDEZ:
JOLASAK eta MERIENDA
---
3. eta 4. MAILA
GOIZEZ: Sarrera 9:30ean
PREGOIA
JOLASAK
HAMAIKETAKOA
ARRATSALDEZ:
15:00etan JAIALDIA BASTEROKO Auditorioan
DOMINEN BANAKETA Ikastolan
---
5. eta 6. MAILA
GOIZEZ: Sarrera 9:30ean
PREGOIA
10:45ean JAIALDIA BASTEROKO Auditorioan
ARRATSALDEZ:
JOLASAK
MERIENDA
DOMINEN BANAKETA
---
 BIGARREN HEZKUNTZA
---
DBH BATXILERGOA
Sarrera 09:00etan
OLINPIADA KIROLDEGIAN eta jarraian ARRATE
PILOTALEKUAN: Igeriketa, Futbola, Brileta,
Saskibaloia, Sokatira, Eskubaloia, Atletismoa,
13:00 14:
30: Azken partidak eta SARI
BANAKETA IKASTOLAN.
Bukaera: 14:30ak aldera
Sarrera 08:30ean
OLINPIADA ARRATE PILOTALEKUAN:
Futbola, Zirkuitua, Sokatira, Globo jokoa,
Eskubaloia, Patata tortila lehiaketa, Musa,
Partxisa ...
13:00 14:
30: Azken partidak eta SARI
BANAKETA IKASTOLAN.
Bukaera: 14:30ak aldera



XABIER EGUNA BAZKARDON, GOIZA

XABIER EGUNA BAZKARDON, ARRATSALDEA

XABIER EGUNA LH 3-4-5-6

XABIER EGUNA, DBH-BATX

13/11/28

LEKUKOEN KONTAKIZUNAK IKASGELETAN

Hainbat ikasle-ohi eta andereƱo-ohien bisitak jaso ditugu ikasgeletan, oraingo ikasleek beste garai bateko Ikastola nolakoa zen ezagutu dezaten.

Bisita atseginak, interesgarriak eta, zenbait unetan, unkigarriak izan dira. Ekimen hau gauzatzea lortu duzuen guztioei, mila esker.

13/11/22

EUSKARAREN EGUNA

Azaroaren 30ean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, Aita Larramendi Ikastolak gonbitea luzatu nahi dizue egun horretarako antolatutako ekitaldietan parte har dezazuen. Hona hemen egitaraua:




EGITARAUA

11:15ean Juanita Alkain Plazan bilduko gara.
Ondoren, Kalejira trikitilariekin eta Erraldoien konpartsarekin Kale Nagusian zehar, Zumea plazaraino.
---
12:00etan Ekitaldi berezia, Zumea plazan.
  • Txalapartariak
  • Abeslariak
  • Musikariak
  • Aurpegi apainketa
  • Talogileak
  • Argitxoren bisita
---
16:30ean Pailazoen emanaldia: KORRI ETA XALTO
Ondoren txokolatada eta gurasoentzat patata tortilla pintxoak




Oharra: Eguraldi txarra egingo balu, ikastolako frontoian ospatuko genuke.


Eguraldia lagun ez izan arren, jendetza bildu da Txistokiko Ikastolan. Ondo pasa dute txikiek zein handiek, aurpegiak ikusi baino ez dago.

ARRATSALDEAN

GOIZEAN

13/11/17

"ATONDU" TAILERRA, IKASTOLAN

NOLA JANTZI, ATONDUREN PROPOSAMENA
Hitzaldian azaldutakoa praktikan jartzeko.
  • Eguna: abenduak 3, asteartea
  • Lekua: Ikastola Handian (Txistoki)
  • Ordua: 18:00-19:30
  • Izen-ematea: banatutako orria Ikastolara itzuliz edo beheko inprimakia osatuz.
  • Epea: azaroaren 26 arte 
  • Hizkuntza: euskara
  • Dinamizatzailea: Ane Albisu. Tradiziozko jantzietan aditua, “Ikerfolkeko” partaidea eta “Atondu” liburuaren egilea.
Hitzaldian azaldutakoak praktikan jartzeko aukera izango dugu saio honetan. 

Buruko zapia, abarkak, gerrikoa eta, orokorrean, jantzia atontzeko proposamenak egingo dira aurreko eguneko hitzaldian ikusitakoaren arabera. 

Jantziak edota janzkiak ekartzeko gonbitea egiten dizuegu.

Partaide kopurua mugatua denez, gaur egun zein iraganean Ikastolaren inguruan ikasi edo lan egin dutenek lehentasuna izango dute. Izena ematen duten guztiei tailerrean tokirik izango duten edo ez baieztatuko zaie, beranduenez, azaroaren 29rako.


IZEN-EMATE INPRIMAKIA

13/11/15

MENDI MARTXA BERTAN BEHERA

Iganderako, azaroak 17, eguraldi kaxkarra (hotza eta euria) iragarrita dagoenez, programatuta zegoen MENDI MARTXA bertan behera geratu da. Data berria zehaztean abisua ohiko informazio kanaletatik (informazio orria, posta elektronikoa, 50. urteurreneko bloga) helaraziko zaizue.
-

HITZALDIA: Euskal jantzi tradizionala XXI mendean

FESTARAKO JANTZIAK AZKEN 100 URTEOTAN, JANZTEKO MODUAREN GARRANTZIA.

Hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta hauek ehun urtean zehar izan duten bilakaera
  • Eguna: abenduak 1, igandea
    -
  • Lekua: Basteroko ekitaldi aretoan (beheko aretoa)
    -
  • Ordua: 12:00
    -
  • Hizlaria: Ane Albisu. Tradiziozko jantzietan aditua,  “Ikerfolkeko” partaidea eta “Atondu” liburuaren egilea.
    -
  • Sarrera mugatuak izango dira eta Basteroko sarreran banatuko dira ordu erdi lehenago. Pertsona bakoitzeko sarrera bat banatuko da.
Saio honek irauten duen ordu eta erdian zehar azalduko da zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta hauek ehun urtean zehar izan duten bilakaera. 

NORK erabiltzen dituen eta ZER, NOIZ, NON eta batez ere NOLA janzten garen, hausnartzeko balio izango du.

Bertan bilduko dira gure Ikastolan Atondu proiektuan parte hartu duten hainbat pertsona, jantziak soinean, ikusleentzat eredu bizi.